BA AL ZENEKIEN? > Ugarritza

Bi aldaera ditu, Ugarritze eta Ugarritza, eta Euskaltzaindiak azken hau hobesten du. Hitzaren jatorriari dagokionez, bi hitzen arteko elkarketatik eratorriko litzateke: “ur” eta “harri” eta horiei atzizkia erantsiko litzaioke. Beraz, ibaiak dakartzan harriak pilatzen diren lekua izango litzateke. Antza, Oiartzun ibaiak zekartzan harriak, lokatza eta bestelako hondakinak herriaren aurrean pilatuz joan ziren, Ugarritzako ibaiertza osatu arte. Ugarritzako eremuak, Santa Klara eta Lezorako zubien arteko lurrak hartzen ditu, hau da: Olibet, Lekuona okindegia, Gernika plaza, Etxeberrieta, trenbidea, Papelera eta horien instalazioek hartzen duten eremua.

Toponimian jasotakoari erreparatuz, garrantzi handiko aldea litzateke, eta horren lekuko bildu diren erabilera hauek: “Ugarritzako atea”, “Ugarritzako zumardia”, “Ugarritzako zubia”, “Ugarritzako ontziola”, “Ugarritzako kaia”, “Ugarritzako ontziralekua”, “Ugarritzako bidea”, “Ugarritzako urbazterra” eta “Ugarritzako lur-eremua”.

Ugarritzako zubia 1545. urtean eraiki zen udaletxeko plazan zegoen harri berarekin, Ugarritzeko ontziolarekin lotura egiteko.

Erdi Aroan harresitutako herriak bost sarrera zituen. Horietako bat, Ugarritzeko atea zen. Arkudun ate hori, 1880. urtean eraitsi zuten. Gamonek Ugarritzeko ontziola non kokatua zegoen aipatu zuen 1785. urtean, egun Papelera dagoen orubean, hain zuzen. Bestalde, bertan egiten ziren itsasontzi motak aipatzen dituzte XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako zenbait agirik.

XVIII. mendean, itsas gora zegoenean uholdetu egiten ziren ibai-bazterreko lur hauek. 1785. urtean Ugarritzako kaia egin eta ibaia ubideratu zuten; horrek behin eta berriz gertatzen ziren uholde horiek geldiarazi zituen. 1889an “La Papelera Vasco-Belga” eraiki zen.

1890ean, Eugenio Zalakainek “Oarso-ibai” hura sortu zuen, geroago, 1916an, “Panier-Fleuri” bilakatuko zena. 1907. urtean hasi ziren Ugarritzan lehenengo etxebizitzak eraikitzen. 1909an Zubiaurreko oinezkoentzako pasabidea eraiki zuten. Ugarritzako zumardia, Zumardi Handia, nola eguneroko atsedenerako hala igande eta jaietako iskanbilarako leku aproposa zen. 1845eko urtean liho-oihalen lantegiaren eraiketak Ugarritzako zumardiaren lehendabiziko murrizpena ekarri zuen.

Hurrengo urteetan, Andoain-Irun errepideak, ibaiaren ubide berriak eta Zumardia eta Alaberga artean egindako errepideak ordura arteko Zumardi zabal eta zuhaitzez betetako hura egungo Gamon Zumardira mugatu zuten.

1866. urtean “La Ibérica, Gran Manufactura Española de Bizcochos y Galletas Olibet, SA” enpresa Ugarritzan eraiki zuten.

Toponimoa: Ugarritza (*)

Izenburua Sarrera
Zaria

Handi ezezaguna

Orereta Kalea

Aldapan gora harresiaren paralelo

Eliz Kalea

Txikitoren tartetik gora

Malbazar

Malbazarko txabolatik abiatuz

Esmalteria

Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia

Niessen

Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua

Torrekua

Harrizko aurpegi misteriotsua

Morrontxo

Nafarroako ateko zaindari

Santxoenea kalea

Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan

Beingoerrota

Errota Oiartzun ibaiaren bokalean

Ozizpe

Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea

Estrata

Aldapa pikua

Esnabide

Kaleko oinetakoen aldalekua

Gaztelutxo

Harrera etxea bilakatu den baserria

Foruen plaza

Herriko bizitzako topagunea

Kapitanenea Kalea

Armarriak dituzten etxeen kalea

Aņabitarte

Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak

Aitzeta

Trikuharriak berreskuratutako toponimoa

Txoritokieta

Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia

Zubitxo Lehortutako padura
Morrongilleta Kalezulo izatetik kale izatera
Santa Klara

Frantziako ateko errebala

Santa Maria Kalea

Udaletxetik itsasora joateko bidea

Mikelazulo Txoko xarmangarria Nafarroako bidean
Arramendi

Gertakizunei begira talaiatik

Bizarain

Jatorrizko izena galdu duen mendia

Landarbaso

Lehen populatzaileen bizilekua

Aņarbe

Historiako pasarte aberatsa urpean

Altzate

Lehen izena berreskuratuko duen auzoa

Basanoaga

Herria eraikitzeko kokapen berria

Markola

Iratxoen basoa omen

Listorreta

Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai

Perurena

Txirrindulari ospetsuaren baserria

Erdialdea

Harresitutako hiribilduaren oinordeko

Zamalbide

Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua

Etxeberrieta

Oiartzun ibaiaren beste aldea

Pontika

XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa

Itzieta-Iztieta

Itsasoari irabazitako lurra

Kaputxinoak

Komentua Matxingo lurmuturrean

Lartzabal

Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek.

Ondartxo

Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea.

Olibet

Hortik datorkigu gaileteroak goitizena.

Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztaņedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!