BA AL ZENEKIEN? > Santxoenea kalea
Hiribildua handitu eta bigarrenez harresitu zutenean sortu zen Santxoenea, Kapitanenea eta Andre Mari kaleekin batera.
Elizan egin ziren etengabeko handitzeek, alboko kalea bete zuten, eta hura bitan zatituta gelditu zen, egungo Goiko kalea eta Santxoenea, bata besteari begira geratuz dorrearen azpiko Mikelazulo tuneletik.
Santxoenea kaleak harresiko bi ateetara zuen irteera, Itsasoko atera eta Errebaleko atera. Gainera, Foruen plazakin muga egiten duten etxeen fatxadek herriko portu aldeko harresia osatuko lukete. Hala, XXI. mende hasieran Santxoenea kalean Biteri kaleko kantoian zegoen etxea eraitsi zutenean berria egiteko, portu zaharreko pareta agertu zen.
Santxoenea kaleak beste zatiketa bat izan zuen1882an. Donostiarako errepidea egin zutenean, azken trazadurak Kapitanenea eta Santxoenea kaleko hainbat etxe botatzera derrigortu zuen. Bi kaleak erdibitzerakoan, espazio txiki bat sortu zen, jardincillo izenez ezagutu zena eta baita Biteri Txiki kalea ere.
Egun, Erdi Aroko aztarnak dituzten hainbat etxe ikus daitezke Santxoenea kalean, Kanttaleneko etxea eta Tolareko etxea, kasu.
Santxoenea hainbat jende ospetsuren bizilekua izan da. Adibidez, han bizi zen Joxepa Aranberri Petrirena, poeta ezaguna eta Xenpelar bertsolariaren iloba.
Toponimoa: Santxoenea
| Izenburua | Sarrera |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kalea |
| Aņabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Santa Maria Kalea | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Aņarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztaņedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |