BA AL ZENEKIEN? > Mikelazulo

Mikelazulo arkua da, eta herriko ikur enblematiko eta nagusienetakoa bilakatu da.

Agirietan topatu den lehen idatzia 1570. urtekoa da, eta honela dio: “Getarikoan gertatzen den antzera, Mikelazulo dorre berriaren azpian irekitzen den arkupea edo tunela da”.

1611. urteko beste batean halaxe dio: “Mikelazulo parrokiako dorrearen azpian zabaltzen den pasabidea edo tunela da”.

Eliza behin eta berriro handitu zen urteen joan-etorrian. Eraldatze horietan, elizaren eremuak eta hilerriak hegosartaldetik inguratzen zituen kalearen zatiak hartu ziren.

Hilerria kalean gora joan zen, harresietatik kanpo, Gaztaño ondoan kokatu zen, portuan traba gutxiago egiteko, eta bide batez, oiartzuar etsaiak kikiltzen laguntzeko.

Elkarren segidan egin ziren zabaltzeek alboko kalea bete zuten, hura bitan zatituta gelditu zen arte. Egungo Goiko kalea eta Santxoenea, bata besteari begira gelditu ziren dorrearen azpiko kantoiko “Mikelazulo” tuneletik. Bestalde, hiribildutik Nafarroa aldera joateko bidean zegoen, Nafarroako atetik barrena. Mikelazuloren garaierak arazo bat baino gehiago sortu zizkien garaiko garraiolariei.

Kontatzen dutenez, aspaldiko garai haietan, arkupe horretan Mikela izeneko emakumea egoten zen. Munduko lanbide zaharrena omen denean aritzen omen zen, eta horregatik oso harreman onak zituen gizonekin. Gainerako bizilagunek ere estimu handian omen zuten, eta horregatik maiz hurbiltzen ziren arkupe hartaraino denak abegitsu hartatzen zituen Mikelarekin kontu-kontari aritzera. Mikelak emango zion, beraz, izena Mikelazulori.

Gaur egun Mikelazulo Kultur Elkarte baten izena ere bada.

Toponimoa: Mikelazulo

Izenburua Sarrera
Zaria

Handi ezezaguna

Orereta Kalea

Aldapan gora harresiaren paralelo

Eliz Kalea

Txikitoren tartetik gora

Malbazar

Malbazarko txabolatik abiatuz

Esmalteria

Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia

Niessen

Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua

Torrekua

Harrizko aurpegi misteriotsua

Morrontxo

Nafarroako ateko zaindari

Santxoenea kalea

Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan

Beingoerrota

Errota Oiartzun ibaiaren bokalean

Ozizpe

Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea

Estrata

Aldapa pikua

Esnabide

Kaleko oinetakoen aldalekua

Gaztelutxo

Harrera etxea bilakatu den baserria

Foruen plaza

Herriko bizitzako topagunea

Kapitanenea Kalea

Armarriak dituzten etxeen kalea

Añabitarte

Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak

Aitzeta

Trikuharriak berreskuratutako toponimoa

Txoritokieta

Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia

Zubitxo Lehortutako padura
Morrongilleta Kalezulo izatetik kale izatera
Santa Klara

Frantziako ateko errebala

Santa Maria Kalea

Udaletxetik itsasora joateko bidea

Arramendi

Gertakizunei begira talaiatik

Bizarain

Jatorrizko izena galdu duen mendia

Landarbaso

Lehen populatzaileen bizilekua

Añarbe

Historiako pasarte aberatsa urpean

Altzate

Lehen izena berreskuratuko duen auzoa

Basanoaga

Herria eraikitzeko kokapen berria

Markola

Iratxoen basoa omen

Listorreta

Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai

Perurena

Txirrindulari ospetsuaren baserria

Erdialdea

Harresitutako hiribilduaren oinordeko

Zamalbide

Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua

Etxeberrieta

Oiartzun ibaiaren beste aldea

Pontika

XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa

Itzieta-Iztieta

Itsasoari irabazitako lurra

Kaputxinoak

Komentua Matxingo lurmuturrean

Lartzabal

Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek.

Ondartxo

Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea.

Olibet

Hortik datorkigu gaileteroak goitizena.

Ugarritza

Eremu zabal eta ezezaguna.

Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztañedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!