BA AL ZENEKIEN? > Markola

Egun ezagutzen dugun Markolako auzoa 2000ko hamarkadan eraiki zuten. Lehenago pinadi bat zegoen, hura zen garaiko haurren jolastoki 60ko hamarkadan basatiki handitu zen herrian ez baitzegoen ez parkerik ez berdegunerik.

Hala ere, inguru honi aspaldi desagertu zen Markola baserriak eman dio izena. Baserriaren lehen aipamena 1654. urtekoa da, orduan 24 haritz eskatu baitziren baserria berreraikitzeko.

Toponimian, hainbat aldaera jaso dira: Markolabasoa, Markolako erreka, Markolako gaina eta Markolako zelaia. Bestalde, ezaguna da Markolako iratxoak, izeneko kontakizuna. Kontakizun horren arabera, XVII. mendearen amaieran, Markola baserriko etxekoandreari iratxoak agertzen omen zitzaizkion gauez.

Amarru baten ondorioz, iratxo haietako bat atzeman zuten eta kartzelan sartu zuten. Handik, herriko zaharrenen oroimenean gorde diren maitasun bertsoak idazten omen zizkion emakumeari.

Markolako andriari,
bialtzen diot goraintzi.
Hura ere ni ekustera
etorri al baledi!
Ni kartzelan egonagatik
egonen nintzala kantari.

Inork ezin esan benetan gertatutakoa edo asmakizuna den. Markolan iratxoak inoiz izan badira, basoarekin batera desagertuko ziren!

Izenburua Sarrera
Zaria

Handi ezezaguna

Orereta Kalea

Aldapan gora harresiaren paralelo

Eliz Kalea

Txikitoren tartetik gora

Malbazar

Malbazarko txabolatik abiatuz

Esmalteria

Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia

Niessen

Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua

Torrekua

Harrizko aurpegi misteriotsua

Morrontxo

Nafarroako ateko zaindari

Santxoenea kalea

Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan

Beingoerrota

Errota Oiartzun ibaiaren bokalean

Ozizpe

Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea

Estrata

Aldapa pikua

Esnabide

Kaleko oinetakoen aldalekua

Gaztelutxo

Harrera etxea bilakatu den baserria

Foruen plaza

Herriko bizitzako topagunea

Kapitanenea Kalea

Armarriak dituzten etxeen kalea

Aņabitarte

Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak

Aitzeta

Trikuharriak berreskuratutako toponimoa

Txoritokieta

Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia

Zubitxo Lehortutako padura
Morrongilleta Kalezulo izatetik kale izatera
Santa Klara

Frantziako ateko errebala

Santa Maria Kalea

Udaletxetik itsasora joateko bidea

Mikelazulo Txoko xarmangarria Nafarroako bidean
Arramendi

Gertakizunei begira talaiatik

Bizarain

Jatorrizko izena galdu duen mendia

Landarbaso

Lehen populatzaileen bizilekua

Aņarbe

Historiako pasarte aberatsa urpean

Altzate

Lehen izena berreskuratuko duen auzoa

Basanoaga

Herria eraikitzeko kokapen berria

Listorreta

Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai

Perurena

Txirrindulari ospetsuaren baserria

Erdialdea

Harresitutako hiribilduaren oinordeko

Zamalbide

Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua

Etxeberrieta

Oiartzun ibaiaren beste aldea

Pontika

XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa

Itzieta-Iztieta

Itsasoari irabazitako lurra

Kaputxinoak

Komentua Matxingo lurmuturrean

Lartzabal

Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek.

Ondartxo

Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea.

Olibet

Hortik datorkigu gaileteroak goitizena.

Ugarritza

Eremu zabal eta ezezaguna.

Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztaņedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!