BA AL ZENEKIEN? > Kaputxinoak
Hiribilduak baimena, lurra eta laguntza eman zien kaputxinoei 1612an Matxingo lurmuturrean etxea eta komunitatea eraikitzeko. Horregatik, ataurreetako batean bere armarria jartzea agindu zuen fundazioaren zaindari gisa. Komentuari Bidaia Onaren Ama izena jarri zioten, eta baratza eta baso txiki bat zituen.
Garrantzi handiko komentua izan zen. Karlistadan, gudaroste liberala eraikinaz jabetu zen eta, horregatik, karlistek erre egin zuten 1837ko urte hasieran. Erlijiosoak ez ziren beren komentu hondatura itzuli eta orubea enkantean jarri zuten 1838an.
Kaputxinoak edo San Francisco izeneko ontziola bat izan zen bertan, hiribilduaren jabetzakoa.
Gaur egun ezagutzen dugun Kaputxinoetako auzoa ez zen eraiki Kaputxinoetako lurretan. Nahasmenaren jatorria etxegintza enpresak Sorginzulon bere eraikuntza proiektu berria aurkeztu zuenean sortu zen, okerrez “Plan Parcial de Ordenacion Alto de Capuchinos” izena jarri zionean.
Kaputxinoetako auzoko festak ekainaren hasieran ospatzen dira.
Toponimoa: Kaputxinoeta auzoa (cast. Capuchinos, Barrio de los)
| Izenburua | Sarrera |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kalea |
| Aņabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Santa Maria Kalea | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Aņarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztaņedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |