BA AL ZENEKIEN? > Foruen plaza

Foruen plazara ematen duten Santxoenea kaleko etxeak, itsasorako eta porturako Erdi Aroko harresia osatuko zuten, seguruenik.

1748. urtean, itsasoa gaur eguneko Foruen plazaraino heltzen zen, oraindik. Harresiak ate bat zuen han, errebaleko arkua. Herriko enparantzatik badiara joateko pasabidea zen.

Badia hondatzen eta zingiratzen hasi zen, besteak beste, Donostiarrekin izandako liskarren ondorioz. Pixkanaka-pixkanaka, aintzinako portu hori plaza bilakatuz joan zen, errebaleko plaza izenekoa. Bertan, lehenik, pilotalekua jarri zuten eta, beranduago, fruten azoka.

1904an, Foruak ezabatu ostean, abertzaletasunak ezagutu zuen loraldian, Udalak Errebaleko plazari “Fueruen plaza” izena jartzea erabaki zuen. Plaka 1905-01-06an agertarazi zuten, udalbatza osoa bertan zelarik, erabakiaren akta irakurriz eta horrelako gertakizunak behar zuen ospe guztiarekin. Musika bandaren doinuez lagundurik, bertan bildutako herritar ugariek “Gernikako arbola” abestu zuten.

Azoka hori, beste hainbat eraikuntzekin batera, 1960an bota zuten. Saiatu ziren lurrazpiko aparkalekua egiten baina zuloa egin bezain laster itsasoko urak agertu ziren. Orduan, herritarrek inoiz gustukoa izan ez zuten eta “portaviones” izena eman zioten eraikuntza egin zen 1972an. Haren erdisotoan Xenpelar Kultur Zentroa ipini zuten. Uholdeak jasan zituen eta egoera txarrean zegoela-eta 1985ean eraitsi zuten. Urte haietan, Foruen plaza gazteen bilgunea zen, eta ohitura zen lagun taldeak bertan egotea edo zumardiaren barrena buelta eginez alde batera eta bestera ibiltzea. Ibilbide horri, lagunartean, “tontodromoa” deitzen zitzaion.

Zumardiarekin batera, Foruen plaza herriko bizitzaren topaleku izan da.

Kioskoa 1969an ipini zuten, kalean izaten ziren postu eta gurditxoak debekatu ondoren.

Izenburua Sarrera
Zaria

Handi ezezaguna

Orereta Kalea

Aldapan gora harresiaren paralelo

Eliz Kalea

Txikitoren tartetik gora

Malbazar

Malbazarko txabolatik abiatuz

Esmalteria

Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia

Niessen

Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua

Torrekua

Harrizko aurpegi misteriotsua

Morrontxo

Nafarroako ateko zaindari

Santxoenea kalea

Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan

Beingoerrota

Errota Oiartzun ibaiaren bokalean

Ozizpe

Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea

Estrata

Aldapa pikua

Esnabide

Kaleko oinetakoen aldalekua

Gaztelutxo

Harrera etxea bilakatu den baserria

Kapitanenea Kalea

Armarriak dituzten etxeen kalea

Añabitarte

Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak

Aitzeta

Trikuharriak berreskuratutako toponimoa

Txoritokieta

Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia

Zubitxo Lehortutako padura
Morrongilleta Kalezulo izatetik kale izatera
Santa Klara

Frantziako ateko errebala

Santa Maria Kalea

Udaletxetik itsasora joateko bidea

Mikelazulo Txoko xarmangarria Nafarroako bidean
Arramendi

Gertakizunei begira talaiatik

Bizarain

Jatorrizko izena galdu duen mendia

Landarbaso

Lehen populatzaileen bizilekua

Añarbe

Historiako pasarte aberatsa urpean

Altzate

Lehen izena berreskuratuko duen auzoa

Basanoaga

Herria eraikitzeko kokapen berria

Markola

Iratxoen basoa omen

Listorreta

Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai

Perurena

Txirrindulari ospetsuaren baserria

Erdialdea

Harresitutako hiribilduaren oinordeko

Zamalbide

Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua

Etxeberrieta

Oiartzun ibaiaren beste aldea

Pontika

XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa

Itzieta-Iztieta

Itsasoari irabazitako lurra

Kaputxinoak

Komentua Matxingo lurmuturrean

Lartzabal

Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek.

Ondartxo

Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea.

Olibet

Hortik datorkigu gaileteroak goitizena.

Ugarritza

Eremu zabal eta ezezaguna.

Txirrita

Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria

Gaztañedo

Sorgina erratz gainean

Sorginzulo

Izenez aldatu zen auzoa

Fanderia

Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak!

Gabirierrota

Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa.

Alaberga

Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria.

Agustinak

Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak.

Beraun

Arditurriko berunaren hustutokia.

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!