BA AL ZENEKIEN? > Aņarbe
70eko hamarkadan eraiki zen urtegiak historia aberatsa urperatu zuen.
Herria itsasgintzan burubelarri zebilen garaian, portura meaz betetako ontziak iristen ziren nonahitik. Mea horren helmuga herrian ziren 72 burdinolak ziren, horien artean garrantzitsuena Añarbekoa zelarik. Ola hori, 1592rako lanean ari zen, eta Gipuzkoako hoberena omen zen. Labe Garaiak hasi ziren arte lanean aritu zen, 1845. urtea arte.
Bestalde, Añarbe eta beste hainbat mendietatik ebakitako zuhaitzetatik lortutako egurrekin herriko ontzioletan itsaso zabalak zeharkatu zituzten itsasontziak egin ziren.
Bertan erabili zen tresneriaren zati handi bat San Telmo Museora eraman zen 1890 eta 1918 bitartean. Bertatik igarotzen den errekak ere Añarbe izena du.
Artikutzarroko urak bildu ondoren, haren urak Urumea ibaira isuritzen ditu.
Erreka emaritsua igarotzeko hiru zubi nagusi zeuden, horietako bat, Goizueta bidekoa, Añarbeko zubia zen. Zubiaren garrantzi historikoa agerikoa da, lurraldearen kokapen zehatzak baitziren merkantzien eta pertsonen joan-etorria bideratzeko.
Burdinolaren alboan San Migel baseliza eraiki zuten, burdinolaren inguruan hainbat langile ikusirik. Bertan, 1830 eta 1839 urte bitartean, zenbait ezkontza eta bataio ospatu ziren.
Parrokiko koruaren azpian Madalena penitentzigile guztiz eder bat dago, kondairak dioenez, Añarbeko baselizatik ekarria hura erautsi zutenean.
Baina Donostialdeko ur premiek urtegia eraikitzea behartu zuten, eta guztia urpean geratu zen betirako. Añarbe baserriko azken bizilagunak Iparragirretarrak izan ziren, bertsolari iaioak. Shanti Iparragirre bertsolari ezaguna dugu haietako bat.
Baserria urperatzera zihoanean, bertako semeek jaoitetxea izan zenari bertso sorta eskaini zioten. Hauxe haietako bat:
Zure aurretik nola joango naiz
benetan agurtu gabe?
Zuri begira pasatzen ditut
emen zenbait atsekabe.
Emen naukazu begietatik
malkorik atertu gabe.
Bihotzetikan agurtzen zaitut
Maite zaitudan AÑARBE!
Egun, urtegiaz gain, Añarben topatuko dugu Gipuzkoako eta Bizkaiko hariztirk handiena eta herriko pagadi bakarra.
Toponimoa: Aņarbe
| Izenburua | Sarrera |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kalea |
| Aņabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Santa Maria Kalea | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztaņedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |