BA AL ZENEKIEN? > Aņabitarte
Aņabitarte baserria Zamalbide auzoan dago kokatuta. Agirietan baserriari buruz topatutako lehen aipamena oso antzinakoa da, 1495. urtekoa, hain zuzen. Garai hartan, Akordako Iohan Miguel zen baserriko jabea, eta oinetxea zen.
Toponimian Aņabitarteko malda izena ere jasota dago. Baserriaren azpian kokatuta dauden lursailei dagokio.
Baserria angeluzuzen oineko eta bi isurialdeko teilatuko eraikina da. Hormetan hainbat neurritako hutsuneak ikus daitezke. Sarrerako atea dobeladuna da, gainean IHS inskripzioa duen armarria ikus liteke harrian landua. Armarrian, XVI. mendeko galeoi bat ageri da, hori ere harrian landua.
Armarriak adierazten duenez, baserriko biztanleak itsasoarekin lotura zuzena izango zuten.
Hainbat mende beranduago, 1975ean hain zuzen, Orereta ikastolak eraikina egin zuen Aņabitarteko lurretan. Baserria ere hainbat urtetan ikasgela gisa erabili zen. Horregatik, hainbat herritarren ikasgunea izan zen baserria.
Urteen joan-etorrian, ikastolak beste bi eraikuntza gehiago egin ditu, eta Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo arte han eskaintzen ditu ikasketak.
Toponimoa: Aņabitarte
| Izenburua | Sarrera |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kalea |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Santa Maria Kalea | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Aņarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztaņedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |