AURKEZPENA

Errenteriako toponimiari buruzko web gunea.

 Errenteriako toponimiari buruzko web gune hau egiterakoan ez gara zerotik abiatu. 2003 urtean “Toponimia de Errenteria” izeneko lana argitaratu zen, Imanol Goikoetxearen zuzendaritzapean egindako talde-lan itzel honek zehaztasun handiz jasotzen ditu gure lekurik kuttunenak izendatzeko erabiltzen ditugun izenak.

 

Web orri hau egitean Errenteriako Udalaren asmoa izan da gure esku dagoen informazio guztia herritarrari hurbiltzea, era arin eta errazean erabiltzeko moduan jartzea, alegia. Gainera, uste dugu oso tresna erabilkorra izan daitekeela herriko gazteen hezkuntzarako, herria hobeto ezagutzeko parada emango baitie.

 

Web orrian bilaketa egitekoa aukera ezberdinak proposatzen dira:

  • Maparen bidezko bilaketa
  • Hainbat eremu erabiliz eginiko bilaketa. Grafiak eta idazkerak kontuan hartuta egiteko modukoa.
  • Leku izenak erabiliz egindako bilaketa ( baserria, iturria…)

“Toponimia de Errenteria” Liburua ere web orrian jarri dugu, oraingoz gaztelera hutsean badago ere, nahi duenak kontsultak egin ditzan, edo PDF formatuan jaitsi nahi izanez gero ere, aukera hori badu.

Gainera toponimia lanean jasota dauden eduki interesgarrienen aukeraketa bat egin dugu, aldizka argitaratzeko, erabiltzailearentzat erakargarriagoak izateko moduan. Eta aipatzen diren lekuen argazki multzo zabal bat ere jarri dugu bertan.

Azkenik, esan behar dugu, uneoro, web orri irekia eta partehartzailea egiten saiatu garela, bertan aipatzen diren gaien inguruko iritzia emateko aukera izan dezazuen eta interesgarriak iruditzen zaizkizuen argazki horiek bidal diezazkiguzuen.

Zuen gogokoa izango delakoan.

Toponimia inguruko informazioa sakontzeko ondorengo web guneetara jo daiteke:

Eusko Jaurlaritzaren Toponimia web gunea: www.euskara.euskadi.net/r59-15853x/eu/euskara_eaetoponimia


Nafarroako Gobernuaren Toponimia web gunea: toponimianavarra.tracasa.es

  • • Web honen helburua Nafarroako toponimia ofizialeko datu basean kontsultak egiten laguntzea da. Horretarako toponimo bakoitzaren informazio linguistiko, etimologiko, dokumental eta geografikoa eskaintzen da. Gainera, informazio hori osatu ahal izanen duzu Nafarroako Gobernuaren web ofizialetan eskaintzen den informazioarekin (katastro eta kartografiako datuak).


Euskaltzaindiaren web gunean Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) kontsultatu daiteke:  www.euskaltzaindia.net

AZTERLANA

MAPAK PDF-N

IKUSI

Zure etxeari edo negozioari izena jarri behar diozu?

Izen zerrenda

Ideiarik ez zaizu faltako!