¿SABÍAS QUE...? > Torrekua
Torrekuak, Morrontxorekin batera, Nafarroako atea babesten zuen. Bi dorretxeak, Goiko kalearen amaiera izango lirateke.
Torrekua XV. mendekoa litzateke. Torrekuatik hasi eta Ugarritzeko zumardira arte iristen zen harresi zatiaren amaieran zegoen Zubiaurreko dorretxea, iparraldetik zetorren bidea eta Beheko kalea zaintzen.
Torrekua, Torrea eta Urdinso izenez ere ezagutu da historian zehar.
Dorreak oin angeluzuzena du eta, barrutik, horma batek bi zati ia berdinetan banatzen du. Iparraldera ematen duen aldea jatorrizkoaren handitze bat izan daitekeela uste da.
Hargin-lana eta silarria erabili ziren eraikitzeko, Morrontxo dorretxean bezala. Denborak aurrera egin ahala, aldaketa ugari izan ditu bai barrualdeko banaketan bai baoen irekierak eta antolamenduak.
Dorre horrek bi ate ditu hegoaldeko fatxadan: bata beheko oinean eta bestea, lehen soilairuan. Azken hori itsututa dago, eta batetik bestera joateko eraiki zen eskaileraren aztarnak garbi ikus litezke oraindik horman.
Fatxada horretan bertan, harrian landutako aurpegi misteriotsua ikus liteke garbi.
Torrekuaren jaberik zaharrena Joanes Zulaikakoa maisu arotza izan zen 1693. urtean "Torrea" izenez ezagutzen zen etxea emaztearengandik jaso zuen, Magdalena Albizukoa, ordurako zendua.
Torrea familia berarena izaten jarraitu zuen zuzenki edo zeharka Independentziako gerra hasi baino pixka bat lehenago arte, orduan galdu baitzen familia haren arrastoa. Etxea hutsik geratu omen zen eta hori zela-eta, 1813. urtean, ingeles armada aliatuaren gudarosteak bertan egon ziren.
1995. urtean, udalak, ia erortzear zen iparraldeko zatia erosi zuen eta hainbat museo kokatzeko eraberrizten ari da. Hegoaldeko zatian etxebizitzak daude.
| Título | Entrada |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen Plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kaleat |
| Añabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Calle Santa Maria | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Añarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztañedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |