¿SABÍAS QUE...? > Santa Klara
Hiribilduko harresiak bost ate zituen, eta bakoitza dorretxe batek zaintzen zuen. Gainera, harresietatik kanpo bi errebal zeuden: Madalenakoa eta Santa Klarakoa. Santa Klarako errebala Frantziako atearen alboan garatu zen.
Ate hori gaur egun Zubiaurre izenez ezagutzen den jauregiak zaintzen zuen. Deigarria da etxeak fatxada nagusian duen balkoi txiki harrigarria, hiribilduko arkitekturaren adibiderik interesgarrienetakoa izanik. Eraikina XVII. mendean eraberritu zen, eta garai hartan etxearen jabe zen Elizalde familiak bere harmarria jarri zion: harmarrian bi sirena eusle agertzen dira alboetan eta dorre hirukoitza duten bi gaztelu gailentzen dira. Mende horretakoa da, 1693. urtekoa hain zuzen, Santa Klara ermitari buruzko lehen aipua. Ermita hori, gainera, txiroen ospitalea izan zen. Zutik iraun zuen, urak eraman zuen arte, 1933ko uholdeetan.
Santa Klara, bestalde, herriak 1842. urtean zituen 14 zubietako bat zen.
Gaur egun Santa Klara plaza denaren parean ibaira joateko jaitsiera zegoen. Udalak, 1890. urtean, hortik frontoia bitarteko tartean bainu jantzirik edo galtzontzilorik gabe bainatzea debekatu zuen, baita sexu desberdineko pertsonak elkarrekin bainatzea ere. Auzoan Liho-oihal lantegia edo Fabrika Handia kokatu zen. Santa Klara kaleko 24. zenbakian mugarri bat dago, S, T eta L hizkiak dituena. Adituen arabera, hizki horiek, Sociedad de Tejidos de Lino adierazi nahi dute.
Santa Klarako ferratokia izan zen auzoko beste lantegi bat. Eraitsi zuten arte, 1983an, inguruko hamaika azienda ferratu zituen ate ondoan izaten ziren haurren bistan. Hortik datorkio izena, egun estratan dagoen Herreria eraikuntzari.
Urte luzetako historia duen kale horretan zenbat istorio ez ote diren gertatu. Haietako bat da, Candido tabernan Telefonica-ko iragarki bat filmatu zutenekoa.
Famatuak ziren, bestalde, Patxikuko zelaian egiten ziren San Juan suak eta jaialdiak ere.
Topónimo: Santa Klara
| Título | Entrada |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen Plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kaleat |
| Añabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Calle Santa Maria | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Añarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztañedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |