¿SABÍAS QUE...? > Orereta Kalea
Joan den mendean Serapio Mujikak, txosten batean, eskaria egin zion Udalari kale bati herriaren izen euskaldun zaharrena jar ziezaion. Bide batez, txosten horretan, Juan Ignacio Gamonen omenez kale edo plaza bat izendatzeko beharra agertu zuen, herriak bere historialariarekiko zuen zorragatik.
Udalak eskaria onartu, eta Goiko kaletik Santa Klara kalera jaisten den kaleari Orereta izena ipini zion.
Kale horretan, Jaurtarkol herriko olerkariari eskainitako plaza, Torrekua dorretxea, eta beste hainbat etxe historiko daude.
Kaleko alde batek harresi zaharrarekin muga egiten du.
1957. urtean, udalak herriko argiteria eta Orereta kalea berriztea erabaki zuen. Badirudi orduan ipini zutela Jaurtarkol plazako habe-harria. Hasieran, habearen gainean burdinezko bi beso zituen farola zegoen, denborarekin eta haurrei ematen zizkien deskarga elektrikoak zirela medio, desagertu egin ziren.
| Título | Entrada |
| Galtzaraborda | Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena. |