¿SABÍAS QUE...? > Ondartxo

Ondartxo auzoari izena lehenago han zen paduratik datorkio. 1785. urtean Gamonek herriaren deskribapen hau egin zuen: “hondartza (Ondartxo-Itzieta) zabala du, itsaspean geratzen dena hogeita lau ordutan bi aldiz, eta herria harekiko hegoalderantz dagoen lekuan dago kokatuta”.

Auzo honetan izan zen ontziolarik. Han eraikitzen ziren ontziak auzoan bertan zegoen arrapalatik itsasoratzen zituzten.

Ondartxon uretaratu zen azken itsasontzia 1982. urtean. Ontziak Aita Luxiano zuen izena, eta Juanito Alberdik egin zuen Alberdi ontziolan, herrian izan zen azken ontziolan.

Auzo honetan egon zen herriko azken animalia-hiltegia, eta gaur egun Hibaika herriko arraun-elkarteak bertan du egoitza.

Topónimo: Ondartxo

Título Entrada
Galtzaraborda

Donostiarako bidean, erromatar galtzadan barrena.

ESTUDIO

MAPAS en PDF

VER

¿Necesitas ponerle nombre a tu casa o negocio?

Lista de nombres

¡No te faltarán ideas!