¿SABÍAS QUE...? > Eliz Kalea
Herriko kale zaharrenetakoa da, Goiko kalearekin, Erdiko kalearekin eta Beheko kalearekin batera.
Eliz kalea Herriko Enparantzan hasten da, elizako eskaileretan gora. Garai batean, kale kantoi horri Txikitoren tartea deitzen zitzaion.
Joan den mendean gustu eta neurri guztietarako jatetxeak omen zeuden herrian: Fonda Elizetxea, Casa Mateo, Panier Fleuri eta Versalles, adibidez.
Baziren beste taberna edo jatetxe apalago batzuk ere, Herriko Enparantzako 4. zenbakian zegoena esaterako, Fonda Txikito-enea izenekoa. Seguruenik, hortik etorriko zitzaion tarteari izena.
Diotenez, Txikito hura Francisco Patarrieta zen. Antza, soldaduska egitetik libre geratu zen bere txikitasuna zela-eta; baina, gerora, asko handitu zen, egundoko gizon puska egiteraino.
Dotore eta garai batean esanguratsuak izandako etxeak daude kale horretan, aipagarriena, Amulleta etxea. Bertan, izen bereko elkartea eta danbor kofradia daudelarik.
Egun, nahikoa zaharkituta dago kalea eta 2004ko datuen arabera, orduan herrian Espainiako estatutik kanpoko atzerritar gehien zituen kalea zen. Izan ere, bere 82 bizilagunetatik 12 atzerritarrak ziren; hau da, % 14, 63.
| Título | Entrada |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen Plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kaleat |
| Añabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Calle Santa Maria | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Añarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Etxeberrieta | Oiartzun ibaiaren beste aldea |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztañedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |