¿SABÍAS QUE...? > Etxeberrieta
Etxeberrieta izena “Casas Nuevas”en euskarazko baliokidea litzateke. Bi izenez ezagutzen da egun, hain zuzen, auzo hori.
Trenbidearen eragina oso handia izan zen. Hala, Lezoko bide zaharra “camino de la estación” bihurtu zen, eta gero “Avenida de la estación”. Eta gaztelania geroz eta indar handiago hartzen ari zenez, Ugarritzako lehendabiziko etxebizitzak eraikitzen hasi zirenean, auzo horri ere “Barrio de la estación” izena eman zitzaion, izen honek 1930. urtera arte iraun zuelarik. Ondoren, 1950etik aurrera, “Barrio de las Casas Nuevas” deitzen hasi zitzaion. Izen horiek jatorrizko Ugarritzaren ordezkoak izango lirateke.
1889an “La Papelera Vasco-Belga” sortu zen, lehenago Ugarritzako ontziola egon zen lekuan. 1890ean Eugenio Zalakainek “Oarso-ibai” sortu zuen, beranduago, 1916an, “Panier-Fleuri” entzutetsua bilakatu zena.
1907. urtean hasi ziren auzoko lehenengo etxebizitzak eraikitzen. Urantzu kaletik eta Lezorako bidetik hasi ziren. 1909an Zubiaurreko oinezkoentzako pasabidea eraiki zuten, nahiz gero 1915ean bota eta zubi berri bat altxa zuten. Aldi berean, Ugarritzako zubia berreraiki zuten. Zubi hori, 1950ean ere berreraiki zuten berriro.
| Título | Entrada |
| Zaria | Handi ezezaguna |
| Orereta Kalea | Aldapan gora harresiaren paralelo |
| Eliz Kalea | Txikitoren tartetik gora |
| Malbazar | Malbazarko txabolatik abiatuz |
| Esmalteria | Koldo Mitxelena plaza aurretik Esmalteria lantegia |
| Niessen | Lantegia izan eta merkatalgune bilakatu zen esparrua |
| Torrekua | Harrizko aurpegi misteriotsua |
| Morrontxo | Nafarroako ateko zaindari |
| Santxoenea kalea | Erdi Aroko hainbat etxeren peskizan |
| Beingoerrota | Errota Oiartzun ibaiaren bokalean |
| Ozizpe | Itsasoz inguraturik ez dagoen uhartea |
| Estrata | Aldapa pikua |
| Esnabide | Kaleko oinetakoen aldalekua |
| Gaztelutxo | Harrera etxea bilakatu den baserria |
| Foruen Plaza | Herriko bizitzako topagunea |
| Kapitanenea Kalea | Armarriak dituzten etxeen kaleat |
| Añabitarte | Nabigatzaileak, baserritarrak eta ikasleak |
| Aitzeta | Trikuharriak berreskuratutako toponimoa |
| Txoritokieta | Gotorlekuaz gain, baserria, zutarria eta mendia |
| Zubitxo | Lehortutako padura |
| Morrongilleta | Kalezulo izatetik kale izatera |
| Santa Klara | Frantziako ateko errebala |
| Calle Santa Maria | Udaletxetik itsasora joateko bidea |
| Mikelazulo | Txoko xarmangarria Nafarroako bidean |
| Arramendi | Gertakizunei begira talaiatik |
| Bizarain | Jatorrizko izena galdu duen mendia |
| Landarbaso | Lehen populatzaileen bizilekua |
| Añarbe | Historiako pasarte aberatsa urpean |
| Altzate | Lehen izena berreskuratuko duen auzoa |
| Basanoaga | Herria eraikitzeko kokapen berria |
| Markola | Iratxoen basoa omen |
| Listorreta | Nestor Basterretxearen eskultura ikusgai |
| Perurena | Txirrindulari ospetsuaren baserria |
| Erdialdea | Harresitutako hiribilduaren oinordeko |
| Zamalbide | Eraldaketa sakonak pairatzen ari den nekazal ingurua |
| Pontika | XV. mendeko baserria, herriko zaharrenetakoa |
| Itzieta-Iztieta | Itsasoari irabazitako lurra |
| Kaputxinoak | Komentua Matxingo lurmuturrean |
| Lartzabal | Igande arratsaldetako Touring-aren partidu haiek. |
| Ondartxo | Azken ontziolan egindako ontziaren uretaratzea. |
| Olibet | Hortik datorkigu gaileteroak goitizena. |
| Ugarritza | Eremu zabal eta ezezaguna. |
| Txirrita | Bertsolariak ezaguna egin zuen baserria |
| Gaztañedo | Sorgina erratz gainean |
| Sorginzulo | Izenez aldatu zen auzoa |
| Fanderia | Fanderiako pentsuak ez merkeenak, bai onenak! |
| Gabirierrota | Burdinola, errota, baserria eta, azkenik, auzoa. |
| Alaberga | Linea elektrikoa izan zuen lehen baserria. |
| Agustinak | Moja Agustindarrak auzoko lehen populatzaileak. |
| Beraun | Arditurriko berunaren hustutokia. |